XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2- Oxigeno disolbatutaren batezbesteko balioak, bainu-lekuetarako legeriak agintzen duen saturazio-indizeraino ez dira puntu batean ere iristen.

3- Txingurri errekan ezik, detergenteen batezbesteko balioak kontzentrazio zilegirik altuena baino txikiagoak dira.

4- pH-aren balioak, uretako bizitzarentzat onartuta dauden balioen artean aurkitzen dira.

5- Normala denez, gainazal-tentsioan gehienbat eragiten duen parametroa detergenteen kontzentrazioa da.

Halaber, honek gainazal-tentsioaren inbertsoan bariantzaren %75a adierazten du.

6- Gainazal-tentsioaren eragina kontsideratzerakoan, materia oxidagarriak detergenteen atzetik datoz, beren korrelazioak detergenteenak baino txikiagoak direlarik.